Euskaltzaindiak bat egin du Nafarroa Oinez-ekin

Atarrabian izango dira gaur hainbat euskaltzain, aurten jaia antolatuko duen ikastolari babesa adierazteko

Erredakzioa
Iruñea
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaltzaindiak bat egin du Nafarroa Oinez 2010 Nafarroako ikastolen jaialdiarekin. Urriaren 17an ospatuko den festa hori antolatzea Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolari dagokio; horregatik, Euskaltzaindiak gaur ikastetxe horretan egingo du osoko batzarra. 12:30ean, Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua aurkeztuko dute, Euskaltzaindiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza. Ondoren, Pello Mirena Gurbindo alkateak euskaltzainak hartuko ditu, eta arratsaldean ekitaldi berezi bat eskainiko dute ikastolako kideekin batera. Besteak beste, Iñaki Erroz ikastolako zuzendariaren agurra, hainbat euskaltzainen hitzaldia, liburuaren azalpena eta ikastolako abesbatzaren emanaldiak jarraitu ahal izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.