Euskaltzaindiaren webgunean arauren baten berri jakin edo hiztegian hitzen baten esanahaia bilatu nahi zuenak mezu berezi bat topatuko zuen denbora batez: «/2620 hacked by trenggalek6etar». Pantaila beltz egon da, eta letra gorri handi batzuekin adierazi dute webgunea hackeatu dutela. Euskaltzaindiak oraindik ez du ezer publikatu, baina arazoa konpondu dutela dirudi, orain webgunea martxan dago eta.
Euskaltzaindiaren webgunea hackeatu dute
Webgunearen pantaila beltz egon da, eta letra gorri handi batzuekin adierazi dute webgunea hackeatu dutela. Zerbitzua berrezarria dute jada.