'Euskañol', 'autobus elektriko' eta 'aztarna digital', Euskaltzaindiaren hiztegira

Euskaltzaindiak hiztegia eguneratu du: 603 forma berri jaso ditu, eta 2.359 berrikusi.

Andres Urrutia euskaltzainburua, artxiboko irudi batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Andres Urrutia euskaltzainburua, artxiboko irudi batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2026ko ekainaren 16a
15:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sei hilabetean behin egiten duen legez, Euskaltzaindiak hiztegia eguneratu du; oraingoan, 603 forma berri jaso dituzte, eta 2.359 berrikusi. Besteak beste, forma hauek gehitu dituzte: euskañol, autobus elektriko eta aztarna digital. Gainera, beste 3.630 adibide jaso dituzte. Horrenbestez, 53.142 forma jasotzen ditu orain hiztegiak, 72.035 adiera eta 122.209 adibide.

Forma berriei dagokienez, batez ere, irakaskuntzari lotutakoak landu dituzte: hezkuntza proiektulehen hezkuntza... Azaldu dutenez, DBH mailako testuliburuen saila bukatu dute, baita Lanbide Heziketako lexikoa osatu ere. Eta forma berriak sartu dituzte hiztegian: berotze global, probabilitatearen teoria, bluetooth, euskarri digital...

Baina eguneratzean ez dituzte testuliburuetako hitzak bakarrik jaso; hots, ohiko konbinazioak ere sartu dituzte: gezurretan harrapatu, gizalegez jokatu eta su artifizial. Lagunarteko formak: euskañol, bostekoa eman eta juntadizo. Forma adierazkorrak: bixi-bixi, sekula halakorik... Euskalkietakoak: hainbertzetan, pintada... Eta egungo erabilera maiztasunagatik bistaratu behar ziren batzuk: aztarna digital, harrera zentro...

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE