EB Europako Batasuneko terminologiako datu basean beren hizkuntzak sartzeko eskatu dioteEuropako Batzordeari EAEko, Galiziako, Kataluniako eta Balearretako hizkuntza politikarako arduradun nagusiek —Lourdes Auzmendi, Anxo Lorenzo, Yvonne Griley eta Margalida Tous, hurrenez hurren—. IATE InterActive Terminology for Europe irekia da herritar ororentzat, eta EBko erakunde eta instituzio guztien terminologia baseak uztartzen ditu. Guztira, zortzi milioi termino baliotu ditu datu base handi horrek.
Galiziera, katalana eta euskara datu basean sartuta hizkuntzen balio praktikoa areagotu egingo litzateke, hizkuntza politikarako arduradunen iritziz: «Euskarri terminologiko honen bitartez, EBk ontzat emandako terminoen bilaketak sorburu-hizkuntza batetik abiatuta egin daitezke, eta baliokideak aurkitu basea osatzen duten 23 hizkuntza ofizialetako edozeinetan».
Hizkuntza politikarako arduradunek bilera bat egin zuten atzo, Santiagon (Galizia), lankidetza hitzarmenaren jarraipen batzordearen harira. Besteak beste, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna betetzeari buruz adituen batzordeak landu duen txostena aztertu zuten, zeren eta batzorde hori lau gobernuekin elkarrizketatu baita uztailean.
Euskara EBko terminologiako datu basean sartzeko eskatu du Jaurlaritzak
Elkarlanean sakonduko dute EAEko, Galiziako, Kataluniako eta Balearretako hizkuntza politikako arduradunek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu