Euskara plan berria onartu du Baionako herriko etxeak, aho batez

Hiru orientazio nagusi eta ehun ekintza adostu dituzte. 500.000 euroko aurrekontua izanen du 2024. urterako.

Baionako herriko kontseilua
Baionako herriko kontseilua. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2024ko otsailaren 9a
13:46
Entzun

Baionako herriko etxeak euskara plan berria bozkatu zuen ostegun arratsean egin zuen herriko kontseiluan, aho batez. Sei urterako pentsatu duten planak gutxi gorabehera 500.000 euroko aurrekontua izanen du 2024. urterako. «Ezinbesteko laguntza da, koadro bat emana da, lanean segitzeko lagunduko gaitu», adierazi zuen Xabier Parrilla hizkuntza politikarako axuantak.

Plan berriaren zeharkakotasuna azpimarratu zuten, behin eta berriz, hitza hartu zuten hautetsi guzi gehienek. Hiru orientazio nagusi izanen ditu, eta ehun ekintza zerrendatu dituzte. Herritarrik gazteenengan transmisioa eta erabilera bultzatzea izanen da ardatz nagusia: haurtzaindegietan eta herriko eskoletan euskarazko eskaintza emendatu, eta eskolaz kanpoko jarduerak indartu nahi dituzte. Halaber, herriko etxeko zerbitzuetan eta antolatzen dituzten animazioetan ikusgarritasuna bermatzeko borondatea agertu dute, eta lan berezia egiteko asmoa dute herriko komertzioekin. 

Bihar Baiona oposiozoko taldeak egindako lana txalotu du, baina planak baliabideak falta dituela deitoratu du. Batetik, Euskara Zerbitzua indartzeko beharra azpimarratu dute, eta, bestetik, aurrekontu anbiziotsu bat ematea. Ipar Euskal Herriko herri batzuek aurrekontuaren %1 hizkuntza politikarako ematea erabaki dutela ohartarazi zuen Sophie Herrera Landak. Baionari dagokionez, urtero milioi bat euro baino gehiago litzateke. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.