Euskara

Euskarak enpresetan duen egoera autodiagnostikatzeko tresna bat jarri dute martxan

LH Duala euskaraz egitasmoarena da proiektua. Lau aldagai hartzen ditu kontuan lantoki batean euskarak duen egoera aztertzeko: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak.

Markel Olano aldun nagusia hizketan, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
2021eko azaroaren 15a
18:18
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lantokietan euskarak duen egoera autodiagnostikatzeko tresna bat: horixe aurkeztu dute Laneki Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, LH duala Euskaraz egitasmoaren barruan. Azkarra eta sinplea da tresna: 30 galdera laburrek osatzen dute, eta «edozein enpresak bost minututan bete dezake», sustatzaileen arabera.

Hala, lantokiaren egungo balorazio bat eskuratuko dute, eta euskarak enpresan duen egoeraren hurbilpen bat ere lortuko dute. Horretarako, tresnak lau aldagai hartzen ditu kontuan: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak. Hobetzeko gomendioak ere eskaintzen ditu autodiagnostiko tresnak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE