EUSKARA

Euskaraldia babestu dute Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko alkateek

Agerraldia egin dute elkarrekin, eta euskararen erabileran beste aurrerapauso bat emateko deia egin dute. Euskal Herri osoko 350 udalerrik eman dute izena.

Lau alkateak, Eusko Jaurlaritzako eta Euskaltzaleen Topaguneko ordekariekin. GARIKOITZ GOIKOETXEA
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko ekainaren 6a
16:18
Entzun

Babes gero eta sendoagoa biltzen ari da Euskaraldia. Joan den astean dozenaka entitatek hartu zuten konpromisoa Euskaraldirako erraztasunak jartzeko. Hego Euskal Herriko hiriburuetako alkateek hartu dute orain: Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Gasteizko Gorka Urtaranek, Donostiako Eneko Goiak eta Iruñeko Joseba Asironek. Haiekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Euskaltzaleen Topagunekoak ere.

Nabarmendu dute hiriburuetan bizi direla euskaldun asko, gero eta gehiago, eta erabileran erronka handia dagoela eremu horietan. “Hiriburuek, euskararen lurraldeetako hirigune nagusiek, gune eroso eta abegikorrak izan behar dute euskararen erabilera bultzatzeko bidean. Euskaraldia ekimena oso lagungarria izango da norabide horretan”.

Orain arte 350 udalerri eman dute izena Euskaraldirako. Zazpi herrialdeetako herriak daude tartean, eta zazpi hiriburuak. Gainera, 10.000 biztanletik gorako udalerri guztietan daude martxam Euskaraldia antolatzeko batzordeak.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia, eta udazkenean zabalduko dute herritarrek izena emateko epea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.