GIZARTEA

Euskararen hitzetan murgilduz

Hizkuntza komunitate gutxituetako hamalau lagun izan dira BERRIAren egoitza nagusian, eta bizipenak elkarbanatuz, beren hizkuntzen egoeraren berri eman dute. 

Garabideko kideek BERRIAko egoitza bisitatu dute. IDOIA ZABALETA, ARP
2013ko urriaren 11
19:27
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hizkuntza komunitate gutxituetako hamalau ordezkari ari dira guztira hiru hilabeteko egonaldia egiten Euskal Herrian. Konkretuki, Eskoriatzan. Garabide elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak elkarlanean antolatu duten aditu tituluari esker, hizkuntza eta kultura biziberritzeko estrategiak ikasten ari dira. Besteak beste, Kitxua, Nasa, Maia, Nahualt, Kaqchiquel, Movida, Kurdu eta Amazigh jatorrietako ordezkariek osatzen dute taldea.

Huheziko irakasle Jon Sarasua gidari dutela gaur BERRIAk Andoainen duen egoitza nagusira hurbildu dira, eta beren hizkuntzen egoeraren berri eman diote bertako kazetariei. Bizipenak eta ohiturak elkarbanatuz —amalurrari eskainitako dantza baten ondotik, bertso bat etorri da—, euskararekiko duten interesa agertu dute.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA