Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urteroko jai eta aldarrikapen eguna du gaur, Bergaran (Gipuzkoa). Gure hizkuntzakhar dezan arnas goiburu hartuta, Uema Eguna ospatuko du. Udalerri euskaldunak euskararentzat arnasgune direla aldarrikatuko dute, eta haientzat lege babesa beharrezkoa dela.
Ohi bezala, egitarau betea prestatu dute. Berritasun nagusia euskarazko hitz gurutzatuen lehiaketa izango da. Horrekin batera, haurrentzako tailer eta jolasek, herri bazkariak eta kontzertuek osatuko dute eguna, besteak beste. Ekitaldi nagusia 12:30ean izango da, San Martin plazan. Bilduk, Aralarrek eta ezker abertzaleak Uema Egunean parte hartzera deitu dute.
Euskararentzat «arnasguneak» eskatuko dituzte gaur, Uema Egunean
Bergaran izango da Uemaren aldarrikapen eta festa eguna; ekitaldi nagusia 12:30ean izango da, San Martin plazan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu