Euskarazko Interneten Eguna ospatu dute lehenengo aldiz

'Sarean.eus, Internet eta Teknologia' agerkari digital berria sareratu eta aurkeztu du PuntuEUS fundazioak

Iruñeko Katakraken ospatu zuten Euskarazko Interneten Eguna. I. ZABALETA / ARP.
2016ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
IRUÑEA. Euskarazko Interneten Eguna ospatu dute lehen aldiz, PuntuEUS fundazioaren, Topagunearen eta Euskalerria irratiaren eskutik. Arloari begiratu bat eman ez ezik, berrikuntzak aurkeztu dituzte, etorkizunaren soslaia egin dute, eta euskarazko Interneten alde topa egin dute.

Gailurra beti dago gorago ikus-entzunezko animazioarekin, Interneten azken 25 urteetan euskarak egindako ibilbidea aztertu zuten atzo Iruñean. Antolatzaileen arabera, euskarak Interneten historian egindako urrats nagusiak eta izan diren mugarriak jasotzen ditu bideoak. «Agerian uzten du gauza on eta asko egin direla euskaraz Interneten, oso komunitate aktiboa dela euskararena, baina indarrak dituenarentzat gailurra beti dagoela gorago eta oraindik asko dagoela egiteko».

Sarean.eus, Internet eta Teknologia agerkaria ere aurkeztu zuten: astean behin gai horiei buruzko artikuluak argitaratuko dituzte. Horretarako, kolaboratzaile sare zabala osatu dute: tartean dira Iñaki Alegria, Lorea Arakistain, Iratxe Esnaola, Edurne Larraza, Iruri Knorr eta Josu Waliño.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.