Eusko Jaurlaritzak akordioa egin du Blackstone putre funtsaren filial batekin, Testa Homes sozietatearekin: erosi egingo dio Donostiako Bentaberri auzoko babes publikoko 510 etxebizitzen gainazal eskubidea, horien babes publikoko izaerari eusteko. Euskadi Irratiak eta El Diario Vasco-k Eusko Jaurlaritzako iturriak aipatuz baieztatu dutenez, Jaurlaritzak ehun milioi euro inguru ordainduko dizkio funtsari; hots, 196.000 euro inguru etxebizitza bakoitzeko.Â
Etxebizitza horiek 2028ko azaroan ziren babes publikoko izaera galtzekoak, eta horietan bizi diren maizterrek eta bizilagunek behin baino gehiagotan salatu dute beren egoera. 510 etxebizitza horiek 1998. urtean eraiki zituzten Metrovacesa eta Vallehermoso eraikuntza enpresek; 2016an, Testa Residencialekin bat egin zuten, higiezinetan inbertitzeko sozietate anonimo kotizatu batekin, eta, 2018an, Blackstone bilakatu zen enpresa horren inbertsiogile nagusia. 1.500 eta 2.000 lagun artean bizi dira etxebizitza horietan duela 28 urtetik.
Eusko Jaurlaritzak eta Testa Homes sozietateak salerosketa urte bukaeran sinatzea aurreikusten da.Â