Eusko Jaurlaritzak Bergarako Udalaren helegitea ezetsi du
BERGARA. Bergarako Udalak (Gipuzkoa) helegitea jarri zuen herrian eraiki nahi duten erraustegiaren aurka, baina Jaurlaritzak ezetsi egin zuen atzo. Gero, Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratua eman zion Valogreene enpresari, erraustegia egiteko. Beraz, bide administratiboa agortu du udalak, eta adierazi du beste bide batzuei ekingo diela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu