Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu hezkuntzako lan deialdiak

Ez du zehaztu noiz izango diren, baina Uriartek erran du zaila iruditzen zaiola azterketak uda aitzinetik egitea.

Irakasleak azterketa batean, Barakaldoko BECen. MONIKA DEL VALLE, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko apirilaren 8a
11:49
Entzun

Ekainaren 20an egin behar zuten lanbide heziketako eta bigarren hezkuntzako 1.148 lanposturen eskaintza, baina, azkenean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabaki du bertan behera uztea. Gaur goizean eman du erabaki horren berri Cristina Uriarte sailburuak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Ez du zehaztu noiz egingo diren, baina aurreratu du ez duela uste probak uda aitzinetik egingo direnik. Nafarroan, aurten egitekoak ziren lan eskaintzak 2021era atzeratu dituzte. 

Uriartek elkarrizketan azaldu duenez, koronabirusaren krisia hasi zenetik ibili da Hezkuntza Saila aztertzen ea aukerarik ba ote zegoen egunak mantentzeko. Azkenean, ordea, azterketa bertan behera uztea erabaki du. Uriartek adierazi duenez, ez dute neurririk hartu orain arte «presazko» erabakiak ekiditeko.

Uriartek iragarri du Hezkuntza Saila gaur bertan bilduko dela sindikatuekin, erabakiaren nondik norakoak aztertzeko, eta horren ondotik hartuko dutela erabakia. 

Nafarroaren bide beretik

Nafarroako Gobernuak martxoaren 30ean hartu zuen lan eskaintza urtebete atzeratzeko erabakia. Carlos Gimeno Hezkuntza Kontseilariak nabarmendu zuen ez dela betetzen «gutxieneko osasun baldintzarik» ekainean egiteko. Gainera, Gimenok azaldu zuen hautagai askok, konfinamenduaren ondorioz, ezin dutela behar bezala prestatu azterketa, eta horietako hainbat gaixo daudela. Oroitarazi zuen, halaber, azterketa horiek prestatzeko akademiak itxita daudela. Faktore horiek guztiak kontuan hartuta erabaki zuen gobernuak lan deialdia atzeratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.