Eusko Jaurlaritzak elkartasun sare bat sustatu du adinekoen beharrak asetzeko

Bakarrik bizi diren edota familiaren babesik ez duten sintomarik gabeko adinekoei laguntzea da Guztion Artean sarearen helburua.

Adineko pertsona bat kalean, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2020ko martxoaren 17a
10:04
Entzun

Eusko Jaurlaritza Guztion Artean sustatzeko egitasmoa amaitzen ari da; elkartasun sare bat osatu dute koronabirusaren krisiari aurre egiteko, bakarrik bizi diren edota familiaren babesik ez duten adineko pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko asmoz. 70 urte baino gehiago dituztenei emango diete zerbitzu hori, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, uste baitute pandemiaren egungo fasean «pertsona bereziki zaurgarriak» ez liratekeela etxetik atera beharko, «osasunarengatik, adinarengatik, edo bestelako arrazoiengatik».

Egitasmo hori gainontzeko erakunde publikoekin ari dira koordinatzen, eta parte hartuko dute, baita ere, Sareen Sareak —Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hirugarren sektore sozialaren eragileek—, Caritasek, Fevasek, Gurutze Gorriak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak. Osasun Sailak eta lehendakariak koordinatuko dituzte guztiak.

Guztion Artean elkartasun sarearen helburua da adineko pertsonek eta boluntarioek beharrezko mugimenduak egitea soilik. Horregatik, zorrotz zainduko dituzte zerbitzu guztiak.

Zerbitzuak

Boluntarioen zeregina izango da adineko pertsonak hornitzea elikagaiekin, higiene eta garbiketa produktuekin eta behar-beharrezko gauzekin, zakarra jaistea, sendagaiak eramatea, maskotak zaintzea eta luzatu ezin daitezkeen tramiteak egitea.

Boluntarioek 18 eta 65 urte artean izan beharko dituzte, ez dute osasun arazorik izan beharko, eta egunean gutxienez bi orduz egon behar dute lan egiteko moduan astean hiru egunetan datorren hilabetean.

Laguntza behar duten adinekoek izena eman beharko dute Gurutze Gorrian edo Caritasen, 945-22 22 22 eta 688-66 27 73 telefono zenbakietara deituz, hurrenez hurren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.