Eusko Legebiltzarrak ez du bateraezintasunik topatu legebiltzarkideetan

Ostegunean bozkatuko da batzordearen erabakia, eta inbestidura saioa noiz izanen den jakinaraziko dute.

Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean. BERRIA
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean. BERRIA
2024ko maiatzaren 20a
16:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Legebiltzarraren Bateraezintasunen Batzordeak ez du oztoporik topatu legebiltzarkideetan haien kargua bete dezaten. Hau da, legebiltzarkideek ez dute kargu horrekin uztartu ezin den bertze jarduerarik egiten. Hori argitzeko, pertsona horien jarduerak edo kargu publikoak zein diren aztertu du batzordeak, eta haren erabakia bozkatu eginen da datorren osteguneko osoko bilkuran.

Jon Aiartza eta Josune Eskota (EAJ), Oihana Etxebarrieta eta Nerea Kortajarena (EH Bildu), Alberto Alonso eta Miren Gallastegi (PSE-EE), Ainhoa Domaika eta Muriel Larrea (PP), eta Jon Hernandez eta Amaia Martinez (talde mistoa) daude Bateraezintasunen Batzordean. Horien erabakia bozkatzeaz gain, hurrengo lehendakariaren inbestidura saioa noiz izanen den jakinaraziko dute datorren ostegunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.