Eusko Jaurlaritzak Fermin Monasterio omenduko du, ETAk hil eta 50 urtera

2019ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Eusko Jaurlaritzak Fermin Monasterio taxi gidaria zena omenduko du gaur, Bilboko Casilda Iturrizar parkean. Mende erdi da gaur ETAk Monasterio hil zuenetik, eta hari eginikoa izango da Jaurlaritzak ETAren biktima zehatz bati egingo dion aurreneko omenaldia. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak ekitaldian parte hartuko du. 1969ko apirilean hil zuten Monasterio, Bizkaiko hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.