PSE-EEren atzetik PP kokatuko litzateke: 16 eserleku eskuratuko lituzke. EBri, berriz, hiru legebiltzarkide ematen dizkio Euskobarometraren inkestak, eta Aralarri bat. Batasuna, Espainiako Alderdien legearen ondorioz ilegalizatuta dagoenez, ez dute kontuan hartu.
Galdeketa iazko azaroan egin zuten, beraz, Ibarretxeren Plana onartu aurretik. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1.200 bizilaguni egin zizkien galderak Euskobarometroak.
Politika
Euskobarometroaren arabera, EAJ-EA koalizioak ez du gehiengo osorik erdietsiko EAEko hauteskundeetan
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Euskobarometro taldeak iazko azaroan egindako inkestaren arabera, EAJ-EA koalizioak irabaziko ditu datorren udaberrian Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina, hala ere, ez du gehiengo absolutua lortuko. Azterketa horren arabaera, 34 legebiltzarkide erdietsiko ditu aipatatuko koalizioak, aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago. Bigarren indarra, berriz, PSE-EE izango da 21 legebiltzarkiderekin. Nolanahi ere, Ibarretxeren Plana onartu aurretik egin zuten galdeketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu