Markel Olano (EAJ) da 2007az geroztik Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta harekin krisiaz, herrialdeko azpiegiturez, 2011ko hauteskundeez eta beste hainbat kontuz luze hitz egiteko parada izan du Mikel Peruarena Gipuzkoako Hitza-ko kazetariak. Elkarrizketa bihar argitaratuko da, eta aurrerapena da hau. BERRIArekin batera banatuko da 'Gipuzkoako Hitza' ere.
Hona hemen Olaren esan batzuk:
- "Gipuzkoan, arlo politikotik, eta ekonomikotik, ezinbesteko jotzen den azpiegitura bat da Pasaiako kanpoko portua. Eta, gainera, ezinbestekoa da Pasaiako badia biziberritzearen ikuspegitik".
- "Gerrikoa estutu behar izan dugu, eta horrek eragin die gure arlo nagusi guztiei, baita kulturari eta euskarari ere. Saiatu gara euskararen arlo hori babesten. Badaude zenbait komunikabide murrizketa horiek nozitu dituztenak. Esan nuen batzar nagusietan niretzako ondorio horiek izan zirela bereziki mingarriak".
- "Abertzaleok dauzkagun eztabaida horiek ezin dute elkarlana oztopatu".
elkaRRIZKETA AURRERAPENA
"Ezinbesteko azpiegitura da Pasaiako kanpoko portua"
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren elkarrizketa aterako du bihar herrialde horretako 'Hitza'-k. BERRIArekin batera banatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu