Ezker abertzalearen ustez, nafarren erabakien beldur du Barcina

Abertzaletasunak gora egin duela gogorarazi dio Txelui Morenok Nafarroako Gobernuko presidenteari

Erredakzioa
Nafarroa
2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Ezker abertzalearen ustez, Yolanda Barcinak «beldur» die nafarren erabakiei. Txelui Moreno bozeramailearen arabera, Nafarroako Gobernuko presidentea «urduri» dago azken hauteskundeetan abertzaletasunak gora egin duelako, eta horregatik jo du euskal kulturarekin zerikusia duen edozein sinboloren kontra. «Barcinak eta UPNk obsesioa dute Nafarroako kulturarekin, hizkuntzarekin eta ohiturekin, eta sarritan lotsagarri geratzen dira, besteak beste, ikurrina eta Olentzeroren bila dabiltzanean, edota, atzo egin zuen bezala, Euskal Herriaren existentzia bera ukatzen duenean».

Nafarroako Gobernuko presidenteak herenegun eginiko adierazpen batzuen harira erantzun du ezker abertzaleko bozeramaileak. Aurten Nafarroaren konkistaren 500. urtemuga gogoratzeko ekimenak direla-eta, Barcinak abertzaleei leporatu zien «Nafarroako historia manipulatzea». «Haientzat beharrezkoa da Nafarroako erreinuaren historia manipulatzea, Euskal Herria ez baita inoiz existitu», esan zuen. Morenok azaldu duenez, adierazpen horiekin Barcinak onartu egin du «Nafarroak Espainiatik bereizitako historia duela». «Nafarroa indarrez eta odolez konkistatua izan zela ospatuko du, beraz».

Madrilekiko dependentzia

Morenorentzat, halere, «eztabaidaren erroa ez da zilegitasun historikoa». «Erabakitzeko eskubidearen kontzeptu demokratikoari zor zaion errespetua eta Nafarroako gizarteak demokratikoki erabakiko duena onartzekoabaizik. Prest al dago Barcina nafarren erabakia onartzeko?».

Ezker abertzaleko bozeramailearen irudiko, Nafarroako herritarrak konturatzen ari dira «Madrilekiko menpekotasunak» ez duela onurarik ekartzen. «Horregatik antolatzen ari da aldaketa politiko eta sozialaren aldeko espazio bat». Eta hori da, Morenoren ustez, Barcina eta UPN beldurtzen dituena. Azkenik, «alternatiba» bat dagoela irudikatzeko bihar, 17:00etan, Gaztelu plazatik abiatuko den martxan parte hartzekodeia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.