Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien balorazioak

Ezker Anitzak eserlekurik ez du lortu eta Aranak dimititu egin du

«Emaitzak oso txarrak» direla eta politikan «bizitzan bezala» ardurak hartu behar direla arrazoitu du

joxerra senar
2012ko urriaren 22a
00:00
Entzun
«Datuak oso txarrak dira». Ahoan bilorik gabe mintzatu da Mikel Arana Ezker Anitzaren lehendakarigaia eta emaitzak %100ean baieztatu ostean, dimisioa aurkeztu du: «Politikan, bizitzan bezala, pertsonek gure erantzukizunak barneratu behar ditugu, eta horregatik, nire dimisioa aurkeztu dut. Ez du atzera bueltarik, atzeraezina da», azaldu du Mikel Aranak. Nahiz eta inkestek hiru legebiltzarkide lortzeko aukera zuela adierazten zuten, azkenik Ezker Anitza Eusko Legebiltzarretik kanpo geratu da: Hiru lurraldetan ez du lortu botoen %3ko gutxieneko langa, eta hortaz, ezin izan du eserlekurik lortu. Guztira, 30.179 boto atera ditu.

Lehen irakurketan, emaitzek erakusten duten zatiketak zigortu egin dituela bai Ezker Anitza bai Ezker Batua-Berdeak. Ezker Anitzak alde nabarmena atera dio EBri (ia alde bikoitza), baina kontsolamendu txikia geratuko zaio Aranari. Are gehiago kontuan izanda, bien arteko botoen baturarekin 47.480 boto lortuko lituzketela eta Araban UPDk lortutako eserlekuaz gain, beharbada Gipuzkoan zein Bizkaian beste legebiltzarkideren bat lortzeko tenorean egongo liratekeela.

Araban, legebiltzarkidea lortzetik gertu izan da. Lurralde horretan, 4.570 boto lortu ditu, botoen %2,96; UPDk berriz 5.435 boto lortu ditu eta kopuru hori nahikoa izan da Araban legebiltzarkidea izateko.

Kanpaina «oso zaila»

Emaitzak ikusita, Mikel Aranak dimisioa aurkeztu du. «Proiektuaren lemazainak erantzukizuna hartu behar du bere gain». Aranak gaineratu du hauteskunde kanpaina «oso zaila» izan dela bere alderdiarentzat, baina hauteskunde batzordeak jarritako zailtasunen gainetik, «eskaintza erakargarria» plazaratzeko duela. Dena den, hondoratu egin da. Orain ikusi beharko da nork gidatuko duen Ezker Anitza aurrerantzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.