SOSLAIA. Doris Benegas

Ezkerra iparrorratz

jon olano
2016ko uztailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Doris Benegas Haddad 1951n jaio zen, Caracasen, baina Donostian igaro zuen gaztaroa. Lau urte zituela heldu zen familiarekin, erbestetik. 1970eko hamarkadan hasi zen militatzen; unibertsitatean, Gipuzkoako Ikasle Iraultzaileetan eta Mugimendu Komunistan aritu zen.

Valladolidera joan zen gero (Gaztela-Leon, Espainia); ezkerreko mugimenduan eta Gaztela subjektu politiko gisa onartzearen alde hartu parte zuen aktiboki. Abokatu gisa, langile kaleratuen alde jardun zuen; faxista talde batek bulegoa erre zion 1979an.

Euskal Herrian, parte hartze aktiboa izan zuen ezker abertzalea legez kanporatzearen aurka; batez ere, 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalistako bigarren zerrendaburu gisa aurkeztuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.