Ezpainak josi zituen atxikitze zentroko gizonari bi hilabeteko zigorra ezarri diote
BAIONA. Frantziako Estatuak Tunisiara kanporatu nahi zuelako, gose eta egarri grebari ekin zion jatorri tunisiarreko gizon batek iragan ostegunean, ezpainak josiz, CIMADE elkarteak jakinarazi zuenez. Baionako auzitegiak erabaki du bi hilabetez zigortzea, kanporatua izateko PCR proba egin behar zuelako eta uko egin diolako horri.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu