Zortzigarren urtez, Fan Hemendik eguna egin dute Oñatin (Gipuzkoa), Guardia Zibilak herrian duen kasernaren kontrako protesta modura, eta, modu orokorragoan, Espainiako Polizia indarrak Euskal Herritik joan daitezela eskatzeko. 12:30ean trikipoteoa egin dute, 15:00etan herri bazkaria eta 19:00etan manifestazioa. Jende asko bildu da.
Fan Hemendikeko bazkarian jendetza bildu gara! pic.twitter.com/YSVmtMfhyZ
— Oñatiko ernai (@OnatikoErnai) 2018(e)ko ekainaren 30(a)
Beste behin argi eta garbi geratu da herriaren nahia:
— Iosu Lizarralde (@ilizarra) 2018(e)ko ekainaren 30(a)
Gerra egitera etorri zirenak ez ditugu nahi, ez ditugu behar!! #FanHemendikpic.twitter.com/V7rTRbDFvF
AVTk ekinbidearen kontrako elkarretaratzea egin du, Oñatin.
Altsasun (Nafarroa) irailaren 1ean izango da Ospa eguna, eta epaitu, zigortu eta espetxeratu dituzten herriko gazteen auziak leku berezia hartuko du aurtengo egitarauan, iragarri dutenez.