Filtrazioak ukatu dituzte Osakidetzako auzian inputatutako hiru medikuek
GASTEIZ. Osakidetzako oposizioen auzian inputatuta dauden hiru medikuek ukatu dute oposizioetara aurkeztu ziren pertsona batzuei azterketak filtratu zizkietela. Hori hala izan zenaren zantzuak jaso zituen EAEko fiskalburuak bere salaketan, eta horri buruz galdetu zien atzo instrukzio epaileak. Medikuek ez zuten hitzik esan komunikabideen aurrean. Herri akusazioa den ESK sindikatuko ordezkariak eman zuen inputatuek epailearen aurrean adierazitakoaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu