Fiskalak helegitea ezarri dio Esnalen askapen erabakiari

2020ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Jakes Esnal euskal presoa baldintzapean aske uztea onartu zuen atzo Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak, baina erabakiari helegitea ezarri zion terrorismoaren kontrako ministerio publikoak, eta preso segitu beharko du hark —1990ean atzeman zuten—.

Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak gogor salatu du fiskaltzaren jarrera, ETAk desarmatu zenetik hiru urte pasatu direla gogorarazita: «Ez genuen 2017ko apirilaren 8a egin presoak kartzelan hil daitezen». Ekintzak eskatu dizkiote Frantziako presidente Emmanuel Macroni.

Paris eta Madril euskal presoen «biziarekin jolasten» ari direla salatu du EH Baik. «Euskal preso politiko guziak askatzeko eskatzen dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.