Fiskaltzak artxibatu egin du EAEko Justizia Saileko iruzur salaketa

Eusko Jaurlaritzak salatu zuen aurreko gobernuak 23 milioiko iruzurra egin zuela lan kontratu faltsuen bidez

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun
EAEko Fiskaltzak atzera bota du joan den otsailean Eusko Jaurlaritzak egindako salaketa. Orduan, Idoia Mendia bozeramaileak salatu zuen Justizia Saila informatizatzeko kontratatutako 60 lanetatik hamabost ez zirela osorik gauzatu. Horrela, 2000. eta 2009. urteen artean 23 milioiko iruzurra egin izana egotzi zion aurreko Justizia Sailari. Juan Calparsoro fiskal nagusiak, ordea, esan du ez dagoela salaketa jartzeko moduko irregulartasunik. EAk Mendiaren dimisioa eskatu du, eta Eusko Jaurlaritzak esan du zuzen jokatu zuela, deliturik izan ote zen ikertu beharra zegoela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.