POLITIKA

Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatu du Arnaldo Otegirentzat ustezko "mehatxu terroristengatik"

EAEko Auzitegi Nagusian izandako epaiketan Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra, beste bi urteko inabilitazioa eta 15 hilabetetan zehar egunero 90 euroko isun baten ordainketa eskatu du Arnaldo Otegirentzat. Sozialista Abertzaleakeko legebiltzarkidea ustezko "mehatxu terrorista" bategatik epaitua izan da. Salaketa buruzagi abertzaleak duela bi urte Garzon epaileak Batasunako egoitzen itxiera agindu aurreko egunetan eginiko adierazpenengatik bideratu zen. 2002ko abuztuaren 21ean Otegik Eusko Jaurlaritza osatzen duen hirukoari zein Ertzaintzari: «Espainiaren estrategiarekin kolaboratzeko dituen baliabideak Batasuna kolpatzeko» ez erabltzea eskatu zien.

2004ko maiatzaren 6a
16:44
Entzun
Epaiketaren ostean Arnaldo Otegik 2002ko ekainean eginiko adierazpenak "guztiz politikoak" zirela berretsi du, era berean orduko egoera politikoa "oso tentsoa"zela gogoratzeaz bat bere hitzak testuinguru hartan aztertu behar direla azpimarratu du.

"Falta epaiketa"bertan behera gelditu da

EAEko Auzitegi Nagusian Arnaldo Otegik zuen beste epaiketa bertan behera gelditu da. Beste epaiketa honetan —Itziar Lopategirekin batera— buruzagi abertzaleak Gernikan iazko maiatzaren 19an antolaturiko ekitaldi politikoan eginiko ustezko "falta delitu" bategatik aurkeztu beharra izan du. Halere lekuko gisa fiskaltzak aurkezturiko ertzainen akreditazioek agenteen nortasuna garbi uzten ez zutenez ezin izan da epaiketa garatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.