Astelehenetik ostiralera kanpora ateratzeko baimena eman zion iragan astean Eusko Jaurlaritzak Garikoitz Aspiazu presoari, eta erabaki hori ontzat jo du fiskaltzak.
2008an espetxeratu zuten Aspiazu, eta Donostiako Martuteneko kartzelara lekualdatu zuten 2004an, Frantziatik. Espetxe araudiaren 100.2 artikulua aplikatuta eman dio baimena Justizia eta Giza Eskubideen Sailak. Martuteneko tratamendu batzordeak artikulu horren aplikazioa onartu du, baina fiskaltzaren txostenaren berri izatea falta zen.
Ohar bidez zabaldu duenez, fiskaltzak egoki ikusten du malgutasun neurri hori aplikatzea, espetxean izan duen bilakaerari eta programa indibidualizatuari erreparatuta. Dena den, gaineratu du alegazioak aurkeztu dituztela espetxe araudiak zehaztutako baldintza guztiak betetzen ez direla iritzita.
Kalera atera ahal izateko «exekuzio plan bat» entregatu behar izaten du presoak, eta plan horren bidez egiaztatu behar du boluntario lanak eginen dituela kanpoan.