Politika

Frankismoak fusilatutako 380 donostiarren aldeko omenaldia egin dute

1936 eta 1942 artean hil zituzten Francoren tropek. Donostiako biztanleriaren %1 osatzen zuten. Udalari gehiago inplikatzeko eskatu diote.

2008ko irailaren 13a
14:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Francisco Francoren tropek 1936 eta 1942 urte bitartean 380 donostiar fusilatu zituzten, eta hauen aldeko omenaldia egin dute gaur eguerdian Donostian bertan, Ahaztuak elkarteak antolatuta. Hiriak orduan zeukan biztanleriaren %1 ziren 380 lagun haiek. "Izugarrizko sarraskia izan zen", Iñaki Egaña historiagileak esan duenez. Fusilatutako donostiar guztien zerrenda eman dute gaur.

1936an, Espainiako Gerra hasia zela, gaurko egunez sartu ziren frankistak Donostian, eta horregatik hautatu dute eguna omenaldia egiteko. Orain arte ez zieten inolako omenaldirik egin fusilatutakoei.

Ekitaldian berrehun bat lagun elkartu dira, udaletxe aurrean. Lore eskaintza egin dute eta, besteak beste, bertsolariak eta dantzariak izan dira.

Donostiako Udalari inplikazio handiagoa eskatu diote, "oraindik frankismoko sinbolo batzuk daudelako", Ahaztuak elkartearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.