G7 Fanclub taldeak protesta egin du Miarritzen
MIARRITZE. Miarritzeko (Lapurdi) Hotel du Palaisen protesta egin zuten G7 Fanclub taldekoek atzo. Mozorrotuta sartu ziren hotelean, eta kantuan hasi. Lehenago ere egin duten gisan, performance bidez egin zuten protesta, eta hoteleko segurtasun arduradunek eraikinetik bota zituzten segituan. Michel Veunac Miarritzeko auzapezari egotzi diote G7a biltzeko «erraztasunak jartzea».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu