Gabi Daraspe GKSko kidea aske utzi dute

2022ko ekainaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Gabi Daraspe Gazte Koordinakunde Sozialistako kidea aske geratu da. Gaur zortzi atxilotu zuten, Itziarren (Gipuzkoa), eta Martutenen kartzelatu zuten. Abokatuek eskatu zuten hura askatzeko, eta epaileak onartu du hura behin-behinean libre uztea. Sei hilabeteko zigorra ezarri zioten 2018an, ikasle greba batean desordena publikoak egitea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.