'Gaitz isilduak' dokumentala egin dute, gaitz larridun 14 presoei buruz

Etxerat-ek egin du ostiralean aurkeztuko den ikus-entzunezko lana; presoen senideak dira protagonista

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Arterietako hipertentsioa, minbizia, arnasteko arazoak, bihotzekoak... Halako hitzak entzun daitezke Etxerat elkarteak aurkeztu duen dokumentalaren aurrerapenean. Gaixotasun larriak dituzten 14 euskal presoen senideak ageri dira Gaitz isilduak lanean, beraiek jarri baitiote ahotsa errealitate honi. Ostiral goizean aurkeztuko dute lana osorik, Koldo Mitxelena kulturunean. Bitartean, Etxerat-en webgunean ikus daiteke aurrerapen bideoa.

Presoen senideen testigantzak dira dokumentalaren ardatz. Elkarteak esan duenez, «larri gaixorik egon arren, espetxean jarraitzea» da hamalauak batzen dituena. Lan honetan «senideek egoera horien aurrean sentitzen duten ezintasuna» sentitu daitekeela gaineratu dute.

«Kezka da nagusi», diote. Hori dela eta, «ezinbesteko» jotzen dute presoen aldeko ekimenetan parte hartzea, eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen alde egitea: «Etxean nahi ditugulako, etxean egotea dagokielako».

Adibide moduan, lehengo astean Zaballako espetxe aurrean (Araba) egindako kandela gaua ekarri dute gogora. Bertan, 14 ordu igaro zituzten, Herrira mugimenduaren deiari erantzunez.Izan ere, Zaballan dago preso Txus Martin, Jaiki Hadi elkartearen arabera, egora larrienean dagoen presoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.