Gallartako zahar etxe batean hamasei positibo atzeman dituzte

11 egoiliar eta bost langile kutsatu dira.

Bilboko Birjinetxe zentroa. Bertara eraman dituzte positibo eman diuten egoiliarrak. RAUL BOGAJO/FOKU
2020ko abuztuaren 14a
12:59
Entzun

Beste zahar etxe batera sartu da birusa. Atzo, Zamudioko zahar etxe batean eta Bilboko beste bi egoitzatan izandako kasuen berri eman zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, eta gaur kasu gehiagoren berri eman du. Gallartako zahar etxe bateko 11 egoiliar eta bost langile birusarekin kutsaturik daude. Egoiliar guztiak asintomatikoak dira, eta Bilboko Birjinetxe zentrora eraman dituzte. Bertan artatzen dituzte Bizkaiko zahar etxeetako kasuak. Diputazioak azaldu du zentroko langile eta egoiliar guztiei eginiko PCR proben ondorioz atzeman dituztela kasuak.

Oraintxe, Bizkaiko zahar etxeetako 53 egoiliarrek eman dute positibo COVID-19aren proban, eta 116 langileri ere eragin die birusak: 49 langilek positibo eman dute, eta beste 67 bakarturik daude, prebentzio neurri gisa. Gallartako zahar etxean, bertan behera geratu dira bisitak, eta kutsaturik ez dauden egoiliarrak ezingo dira zentrotik irten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.