Garabilarien greba

Garabilariek greban jarraitzea erabaki dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako garabilariak bilduta egon dira Bilbon, ostiraletik egiten ari diren greba aztertzeko. Gainera, datozen egunetarako eguraldi txarra iragarri dutenez, ze neurri hartu ere aztertu dute. Eguraldiagatik istripu gehiago izan daitezkeenez, zerbitzua eman bai, baina zuzenean auto gidariari kobratzea aztertu zute. Baina, azkenean, orain arte bezala greban jarraitzea erabaki dute. Nafarroako garabilariak ere, grebarekin jarraitzekotan dira.

2005eko urtarrilaren 24a
18:57
Entzun 00:00:0000:00:00
EAEko garabilarien elkarte Abeacek jakinarazi duenez, ostiraletik hona, "erabatekoa" izan da garabilarien greba, eta 1.400 dei jaso dituzte.

Gaur, bildu dira EAEko grebalariak, eta iragarrita dagoen eguraldi txarrak eragin ditzaken istripu ugariren aurrean nola jokatu aztertu. Aukeren artean zuten, zerbitzua eman, eta auto gidariari zuzenean kobratzea, baina orain arte bezala jarraitzea erabaki dute azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.