Garapenerako lankidetzari ezingo zaio eutsi murrizketekin, Alboan-en ustez

Urtero milioi bat euro gutxiago jasoko ditu GKEak, eta kolokan ikusten ditu orain abian dituen proiektu batzuk

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erakunde publikoek garapenerako lankidetzarako finantzaketa murrizten jarraitzen badute, ezingo zaio jardunari eutsi. Alboan GKE gobernuz kanpoko erakundeak egin du oharra. 2011ko txostena aurkeztu zuen taldeak atzo, Bilbon; administrazio publikoaren mozketak salatu zituen, baina zehaztu zuen «herritarren elkartasuna» ez dela eten.

Alboan-ek salatu du garapenerako lankidetzarako funtsa %65 murriztu duela Espainiak aurten. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egoera hobea dela baina lankidetzarako aurrekontua %10 jaitsiko dutela esan du. Jaitsiera horiekin, Alboan-ek milioi bat euro gutxiago jasoko du urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.