Garazi Muguruza psikoanalistaren 'Eromena. Esanezinetik abiatuz' liburua aurkeztu dute Donostian

Eromenaren «patologizazioari» kritika egin dio egileak. «Normaltasunaren mugak» zalantzan jarrita, «eromenaren atzean dagoen subjektuaren ahotsa» entzutea proposatu du.

'Eromena. Esanezinetik abiatuz' liburuaren aurkezpena, gaur. MAIALEN ANDRES / FOKU
'Eromena. Esanezinetik abiatuz' liburuaren aurkezpena, gaur. MAIALEN ANDRES / FOKU
Ion Orzaiz.
2026ko azaroaren 26a
18:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arrazoimenaren eta eromenaren arteko mugak aztertu ditu Garazi Muguruza psikoanalista lacandarrak, Eromena. Esanezinetik abiatuz izeneko liburuan (Alberdania, 2026). Gaur aurkeztu dute, Donostiako liburutegian. Egileaz gain, aurkezpen ekitaldian hitza hartu du Alberdania argitaletxeko editore Aritz Galarragak.

Haren esanetan, liburuak «eromenaren inguruko hausnarketa sakon bat» proposatzen du: «Testuak eromenaren, desiraren, angustiaren eta sintomaren arteko loturak aztertzen ditu. Patologizazioaren kritika eginez, egileak entzuketa proposatzen du oinarri gisa: eromena zuzendu edo isilarazi beharrean, haren lengoaia eta subjektuaren egia singularra entzutea». Galarragak azaldu duenez, saiakeraren abiapuntua zera da, ez dagoela eromen bakar eta orokor bat: «Bakoitzak bere eromena bizi du, bere historia eta bere berezitasuna. Horregatik, egileak zalantzan jartzen du sufrimendu oro diagnostiko baten bidez sailkatzeko edo normaltasunaren neurrira egokitzeko joera: gaixotasun mentalak diagnostiko baten objektu bihur gaitzake; eromenak, berriz, subjektu gisa hartzen gaitu».

Ideia horretan sakondu du Muguruzak. Zalantzan jarri du diagnostikoen gaineko egungo diskurtsoa, uste baitu kritika bat garatu beharra dagoela «sendatu eta normalizatu beharraren inguruan». «Diagnostikoak alienazio efektu bat eragin dezake, eta honek berak patologizazio saiakeren inguruan hausnartzeko ardura jartzen digu aurrez aurre».

Garazi Muguruza lizentziaduna da Psikologia sanitarioan, eta emakumearen kontrako indarkeriaren arloan espezializatua. Psikoanalista lacandarra da bere praktika klinikoan.

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA