AUZITEGIAK

Garbiñe Biurrun izango da EAEko Auzitegi Nagusiko presidente, behin-behinean

Ekainaren 21ean hartuko du kargua, Juan Luis Ibarra egungo presidenteak 72 urte betetzen dituen egunean.

Garbiñe Biurrun, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean. JUANAN RUIZ / FOKU
2020ko maiatzaren 5a
12:17
Entzun

Garbiñe Biurrun magistratua izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea, behin-behinean. Juan Luis Ibarra da gaur egun lehendakaria, baina hark kargua utzi beharko du ekainaren 21ean, 72 urte betetzean. Egun horretan ordezkatuko du Biurrunek.

EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea da Biurrun. Ibarra behin-behinean ordezkatzeko hautagaia Luis Angel Garrido Bengoetxea da, Administrazio Auzietarako Arloko lehendakaria, baina Biurrunek denbora gehiago dihardu presidente gisa auzitegiko arlo guztien artean, eta horregatik izango da behin-behineko presidentea.

Alarma egoerak, ordea, Ibarra ordezkatzeko prozesua etenda dauka —epe administratibo guztiak etenda daude—, eta horregatik jarriko dute Biurrun behin-behinean. Ondoren, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatu beharko du presidentea.

 Biurrun (Tolosa, 1960) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.