Garean-ek dio egin egingo dela Lizarran pailazoen ikuskaria

2020ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Navarra Sumarekin egin dute topo berriz. Oraingoan, Lizarran: Garean Euskaldunon Elkarteak jakinarazi duenez, otsailaren 5ean hirukotearen emanaldirako eskatu zuten udal kiroldegia, azken hamar urteotan bezala, baina udalak ukatu egin die baimena, lehen aldiz, entrenamenduak daudela argudiatuta. Elkartekoak harrituta agertu dira, kiroldegiaren kudeatzaileek eta kirol taldeek ez dietelako eragozpenik jarri. Beste leku bat emateko eskatu diote udalari; izan ere, ikuskizuna egin egingo dela berretsi du elkarteak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA