Garoñako zentrala urpean gera daitekeen toki batean dagoela gogorarazi dute

Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra Ebro ibaiaren meandro batean dagoela gogorarazi du Araba Garoñarik Gabe plataformak. Lurrikararik gertatuko ez bada ere, zentralera argindarra heltzea galaraz dezaketen bestelako ezbeharrak gerta daitezkeela nabarmendu du. Istripu arriskua erreala den neurrian, eta zentrala «zaharkituta» dagoela kontuan hartuta, herritarren osasunarekin ez jolasteko eskatu die plataformak Endesa eta Iberdrola enpresei. Hori eskatzeko, manifestazioa egingo dute larunbatean, 19:00etan, Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuta. Bide batez, Garoñako «arriskuak» bere horretan dirauenbitartean Gasteiz husteko simulazioa abiarazteko eskatu dio Ezker Batuak Gasteizko alkateari, istripu nuklearrik balego nola jokatu asmatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu