EZBEHARRA

Gas isuri bat izan da Usurbilen, eta lantegi batzuk hustu dituzte

Obretako makima batek gas hodi bat lehertu du 14:30ean, eta "isuri handia" izan da. 16:30etarako konpondu dute.

2017ko uztailaren 26a
10:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Lantegi batzuetatik jendea atera dute gaur arratsaldean Usurbilen (Gipuzkoa) eta N-634 errepidea ere itxi dute. Gas isuria obretako makina batek eragin du, nahi gabe gas hodi bat lehertuta. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertara joan dira eta haiek jarri dituzte abian segurtasun neurriak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 16:30etarako konpondu dute arazoa, Naturgaseko teknikariak bertara joanda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.