Gasteiz eta Burgos arteko AHTaren lehen zatia egiteko kontratua adjudikatu du Madrilek, 391 milioi euroan

8,4 kilometro luze da tartea, Pancorbo eta Ameyugo artekoa. Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak adierazi du kontratua formalizatu bezain laster hasiko direla lanean.

AHT abiadura handiko trena egiteko lanak, Azkoienen (Nafarroa), artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
AHT abiadura handiko trena egiteko lanak, Azkoienen (Nafarroa), artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
inaut matauko rada
2025eko uztailaren 18a
13:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteiz Burgosekin (Espainia) eta Madrilekin lotuko duen AHT abiadura handiko trenaren azpiegitura hasi gabe dago, baina gaur Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarri Ministerioak adierazi du lehen zatia egiteko lanak esleitu berri dituela. Ez du adierazi zer enpresak egingo dituen lanak. Kostua, berriz, bai, zehaztu du: 391 milioi euro. Kontratua formalizatu bezain laster hasiko dira obrak, ministerioak esan duenez.

8,4 kilometro luze da zatia; hau da, kilometro bakoitzak 46,5 milioi euroko kostua izango du. Izan ere, zati horren %77 tunelak eta zubibideak izango dira. Espainiako bi herri —Pancorbo eta Ameyugo— lotuko ditu zati horrek. Gasteiz eta Burgos arteko AHTak beste sei zati ditu, eta ministerioak azaldu du lanean dagoela proiektuen erredakzioak bukatzeko. Linearen zortzi zatietako lau osorik edo partzialki Euskal Herrian egongo dira: Gasteiz-Iruña Oka, Iruña Oka-Argantzon, Argantzon-Manzanos eta Manzanos-Ameyugo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.