Gasteizen gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat egitea egotzita

Gaur goizean gertatu da, Gasteizko Arriaga auzoko merkataritza gunean. Gizonaren furgonetatik ihes egitea lortu du emakumeak, eta eremuko segurtasun langileak furgonetari aparkalekutik irtetea eragotzi dio.

 Jaietan gertatutako bi sexu erasoak salatzeko Gasteizko mugimendu feministak abuztuan egin zuen elkarretaratzea. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Jaietan gertatutako bi sexu erasoak salatzeko Gasteizko mugimendu feministak abuztuan egin zuen elkarretaratzea. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Maddi Iturriotz Alkorta
2025eko abenduaren 5a
14:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

36 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizean Gasteizko merkataritza gune batean, sexu eraso bat egitea egotzita. Bertako segurtasun langileek eman diote abisua Ertzaintzari. 

Erasoa jasan duen emakumeak poliziei kontatu dienez, gizonaren furgonetan zeuden biak, eta bertan egin dio eraso. Handik ateratzea lortu du, eta bertan lanean ari zen langile bati kontatu dio gertatutakoa. Hark igorri die erasoaren berria ertzainei.

Ertzainak bertaratu dira, eta ikusi dute furgoneta handik alde egiten saiatzen ari zela, eta segurtasun langilea hori eragozten. Emakumearen, langilearen eta gizonaren testigantzak jaso dituzte. Azkenean, 36 urteko gizona eurekin eraman dute ertzain etxera, eta bertan egongo da epailearen esku utzi arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.