Gasteizen kaleko saltzaileei aplikatutako «politika arrazistak» salatu ditu LABek
GASTEIZ. Udaltzainak saltzaile ibiltariei jazartzen zaizkie Gasteizko jaietan, LAB sindikatuak dioenez. Azpimarratu du kaleko salmenta ez dela delitua. Pertsona horiek identifikatzen dituztela salatu du, eta isunak jarri eta salgaiak konfiskatzen dizkietela. Jokabide horien oinarriak jaietako bandoan eta udal araudian daudela esan du, eta horiek«muturrera eramanda» pertsona horiei «jazartzen» zaizkiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu