Gasteizko gizon bat hil da Errioxan, auto istripuan

2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. 65 urteko gizon bat zendu zen atzo goizean Errioxan (Espainia), auto istrupu batean. Gizonaren autoak eta kamioi batek aurrez aurre jo zuten, goizeko hamaikak aldera, N-232 errepidean, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Larrialdi zerbitzuak joan baziren ere, ezin izan zioten gizonari bizirik eutsi. Kamioian zihoazen beste bi pertsonak onik atera dira. Zendutako gizona bakarrik zihoan autoan. Polizia ikertzen ari da zer dela-eta gertatu zen istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.