Gasteizko Udalak 2017an deialdi baten bidez emandako diru laguntza bueltatzeko eskatuko die Etxerat eta Sare elkarteei, EAEko Auzitegi Nagusiak sententzia bat atera ondoren. Udalak bosna mila euro eman zizkien duela hiru urte, Bizikidetza eta Dibertsitate Batzordearen deialdi batean. PPk diru ekarpena egin izana salatu zuen, baina beste talde guztiek baztertu egin zuten Sare eta Etxerat ez laguntzeko egindako eskaera.
Auzitegietan bukatu zuen gaiak, eta EAEko Auzitegi Nagusiak joan den hilaren 12an atera zuen epaia: udalari agindu dio berreskura dezala bi elkarte haiei emandako laguntza, bion egitasmoak eta helburuak «alderdikoiak» direla ebatzi baitu.