ETAk indarkeria uzteko hartutako erabakiaren ondoren gatazkaren «ondorioei eta erroei» heltzeko baldintzak badaudela esan zion atzo Bildu koalizioak Patxi Lopez lehendakariari. Rufi Etxeberriak, Pello Urizarrek eta Oskar Matutek helarazi zioten eskaera hori Lopezi, Lehendakaritzako egoitzan izandako bileran. Bilduren izenean joan ziren ezker abertzaleko, EAko eta Alternatibako ordezkariak batzar horretara, eta ETAren erabakiaren ostean Euskal Herrian hasi den aro berrian urratsak egiteko eskatu zioten lehendakariari.
Ikusmin handia piztu zuen atzoko bilerak, baziren-eta bost urte ezker abertzalea PSErekin jendaurrean batzartzen ez zela. Azkeneko aldiz 2006ko uztailaren 6an bildu ziren bi aldeak, Donostian, ETAk su-etena eman eta lau hilabete geroago. Lopez PSE-EEko idazkari nagusi modura joan zen bilera horretara, artean ez baitzen lehendakari. Atzoko batzarrean, Rufi Etxeberriak bereganatu zuen komunikabide guztien arreta, bai lehendakariari bostekoa eman zionean, bai Urizar eta Matuterekin batera komunikabideen aurrean agerraldia egin zuenean.
Aieteko konferentziako lehen puntua beteta, gainerako pausoak emateko garaia dela adierazi ziotenkoalizioko kideek Lopezi, eta bide horretan ekimen bikoitza eskatu zioten, Etxeberriak komunikabideen aurrean azaldu zuenez. Batetik, alderdi politiko guztien arteko elkarrizketa martxan jartzea galdeginzioten, «gatazkaren ondorioei eta erroei ekiteko». Alderdi guztiek egon behar dute ordezkatuta elkarrizketa mahai batean, eta horregatik «premiazkoa» da Sortu legeztatzea, ezker abertzaleko ordezkariak azpimarratu zuenez.
Bestetik, erakunde oro gatazkaren konponbidearekin engaiatzea ezinbestekoa dela adierazizioten lehendakariari. Horretarako, Nafarroako Gobernuarekin «aldebiko harremanak» hasteaproposatu zioten Lopezi, modu horretan bi instituzioek «gatazkaren erroei heltzeko» oinarriak jar ditzaten. Etxeberriak azaldu zuenez, euskal herritarrek erabakitzeko duten eskubidea jasoko duen esparru politikoa lortzeko oinarriak jarri beharko lituzkete bi gobernuek.
Bilduko kideek balorazio baikorra egin zuten lehendakariarekin izandako hartu-emanari buruz. Bilera «urrats bat» izan daalderdien arteko harreman «normalizatua» lortzeko,Etxeberriaren esanetan. Hala ere, ohartarazi zuen pauso gehiago eman behar direla, eta ezinbestekoa dela EAEko eta Nafarroako legebiltzarretan ezker abertzalearen parte hartzea bermatzea. Sortu lehenbailehen legeztatua izan dadin, erakundeetatik lan egiteko eskatu zioten Lopezi.
Espainiako eta Frantziako gobernuek ere mugitu behar dutela esan zioten Bildukoek lehendakariari. Aieteko adierazpenaren bigarren puntua betetzeko garaia da, eta une honetan «Espainiako eta Frantziako gobernuen teilatuetan dago pilota», Urizarrek azaldu zuenez. Hala, bi gobernuei dei egin zieten «lehenbailehen» ekin diezaietelaETArekin negoziatzeari gatazkaren ondorioen inguruan.
Urrats horien ondorioz etorri beharko luke biktima guztien errekonozimenduak ere, koalizioko kideen ustez. Hala, Lopezi biktima oro aintzat hartzeko eskatu zioten atzo, denek merezi dutelako «aitortza, egia eta justizia».
«Urgentziarik» ez
Lehendakaritzak ohar batean jakinarazi zuenez, lehendakariak Bilduri esan zion ez dela komeni gauzak «azkarregi» egitea, eta are gutxiago hauteskunde giroan murgilduta egonda. Lehendakariak «unean- unean» hartuko ditu bizikidetza sendotzeko eta indarkeriaren aroaren ondorioak gainditzeko beharrezkoak diren neurriak, oharrak dioenez. «Urgentziak ezin du askatasunaren aroaren erritmoa baldintzatu».
Bilduk proposatu zizkion zenbait neurri alboratu egin zituen Lopezek atzoko bileran. Lehendakariak ez du beharrezko ikusten elkarrizketa mahai bat eratzea, «erakunde demokratikoak» direlako alderdien eztabaidarako guneak. Gainera, argi utzi zuen Aieteko konferentzia eta Gernikako akordioa «alde bakarreko» ekimenak direla, eta beraz haien ondorioek ez diotela eragiten ez Jaurlaritzari, ez lehendakariari.
Ezker abertzaleari, berriz, gizartearekin «zorra» duela esan zion lehendakariak, eta hiru konpromiso hartzeko eskatu zion: urteetan indarkeria babestu duela onartzeko, biktimei egindako samina aitortzeko eta«jarrera totalitarioari» uko egiteko.
ETAren jardun armatuaren amaiera. Bilerak
Gatazkaren «ondorioei eta erroei» heltzeko eskatu dio Bilduk Lopezi
Rufi Etxeberria, Pello Urizar eta Oskar Matute lehendakariarekin bildu dira, eta alderdien mahaia eratzea galdegin dioteLopezek dio Aieteko agiriak eta Gernikako itunak ez diotela eragiten Eusko Jaurlaritzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu