Gatzaren omenaldia debekatzeko eskatu dute
MADRIL. Terrorismoaren aurkako Ahotsak taldeko lehendakari Francisco Jose Alcarazek Espainiako Gobernura eta Auzitegi Nazionalera jo du, Jaen II-ko espetxe aurrera (Andaluzia, Espainia) Jose Mari Sagardui Gatza euskal presoa jasotzera joango direnek egingo dioten harrera debeka dezaten. Agintariek ekitaldia debekatzen ez badute bere elkarteko kideak hara joan eta eragozten saiatuko direla esan du Alcarazek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu