Gau ibilaldi mitologikoa egin dute Ataunen

1.500 pertsona inguru bildu ziren Gipuzkoako herri horretan, hiru kilometro luze den bidea egiteko.

Ataungo gau ibilaldi mitologikoa. ANDONI MIKELARENA
2017ko uztailaren 17a
12:35
Entzun

Uztailaren 15ean egin zuten Ataunen gau ibilaldi mitologikoa, Ataungo bizilagunek hiru kilometroan zehar auzorik auzo egiten duten herri antzerkia.

Ekitaldiak aukera ematen die bisitariei Ataungo kontu eta esaunda zaharrak eta jentilen eta sorginen kondairak ezagutzeko; iluntzearekin batera eta suziz lagunduta, euskal mitologiako pertsonaia ugari ezagutzeko aukera izan zuten.

San Gregorio auzoko Barandiaran museoan hasi zuten gaua, eta bisita gidatuak egin zituzten errotara eta errotatxoko zerrategira. Ondoren, bi taldetan abiatu ziren. Bidean zehar, Sara etxea, Perune-zaharra baserria eta beste hainbat leku ikusteko parada izan zuten, eta ibilaldia San Martingo eliza parean bukatu zen.

Zazpi antzezlan egin zituzten: Joxe Arratibelen ipuinak, Barandiaran gure arima, Erremedioko bainuetxean, Zegamarrak eta ataundarrak tekelan, Marixor eta sorgiñek, Izugarrien ipuina eta bukaerakoa.

1.500 pertsona bildu ziren Ataunen ibilbide magiko hori elkarrekin egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.