Lorentxa Beyrie, Frederic Haranburu Xistor eta Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoak aske utz ditzatela aldarrikatzeko egingo dituzte elkarretaratzeak gau osoan, Saran (Lapurdi), Kanbon (Lapurdi) eta Garazin (Baxenabarre), besteak beste.
Hilabete honetan, Parisko Auzitegiak Haranbururi ukatu dio baldintzapean aske geratzea; 30 urte daramatza preso. Lorentxa Beiriek datorren astean jasoko du auziaren emaitza —badu 18 urte preso dagoela—; Iradik, berriz, urriaren 30ean izanen du auziaren berri —larriki gaixo dago—.
Antolatzaileek salatu dutenez: "itzuli-mitzulika ari den egoera horren ondorio zuzena da euskal preso politikoei eta haien ingurukoei sufrimendua luzatzea eta emendatzea". Hortaz, "estatuak bere adierazpenak gauza ditzan, bere lege propioak bete ditzan eta zuzenbide estatu batean onartezinak diren egoerak bertan behera utz ditzan" eskatu dute.