Gaur bilduko da Labi politikoa, ezarriko diren neurriak zehazteko

Bileran oinarrituta erabakiko dituzte datozen egunetarako neurriak.

Bingen Zupiria eta Gotzone Sagardui, gobernu kontseilu osteko agerraldi batean, iazko azaroan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Oihane Puertas ONA
2022ko otsailaren 8a
13:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egin zuen iragarpena herenegun: atzo bilduko zen Labiren batzorde zientifiko-teknikoa, gaur izanen zen politikoaren txanda. Bozeramailearen arabera, «egungo egoeraren azterketa zehatzagoa» egitea da Labiren asmoa, eta, hain zuzen ere, horretan oinarrituta proposatuko dute zer neurri hartzea komeni den datozen egunetarako. Izan ere, hilaren 13an bukatuko dira indarrean dauden prebentzio neurriak.

Ordezkari politikoak 18:30ean dira batzartzekoak, Labi teknikoak atzo emandako irizpideen araberako erabakiak hartzeko.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera, datuek «aldeko joera» erakusten dute, bai ospitaleratzeei dagokienez, baita ZIUen egoerari dagokionez ere. Hala ere, nabarmendu zuen oraindik «ospitaleratze asko» daudela koronabirusarekin lotuta. Horrekin batera, gogorarazi zuen duela hamabost egun, murrizketei bere horretan eustea erabaki zenean, «ziurgabetasun egoera» zela nagusi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.